Testuingurua
Baso=(Edontzi). - Ardo, ur eta edariak ontzietatik aora eramateko ontzitxoa. (*) Gaur nun-nai ia, mai-tresna abetzaz gañera sopera, fuente, frutera, azukrera, biñagrera, platillo, taza, kopa ta orrelako izen erdeldun-tresnak badirala, guziak dakigu. Baña ez dira egunero erabiltzen, ezta gutxiago ere. Azkeneko biak, ordea, geroago ta geiago erabiltzen dira; taza, kafe edo akeita artzeko, ta kopia edari bizietarako.
Y) GAZTAGINTZA-TRESNAK
Irazki= Iraztontzi. -Esnea irazteko tresna.
Apatz. - Esnea gantzaitu edo gogortutzeko ontzi aundia.
Maletx. - Gatzatua nastutzeko belarridun makiltxoa.
Gaztanontzi. - Gaztaia egiteko ontzitxoa.
Txurki. - Gaztanontziari apatzagañean eusteko oltxoa.
I) GAÑERAKO TRESNAK
Imitto. - Edariak ontzi estuetan sartzeko tresna.
Moltzo. - Platerak garbitzeko espartzaz egindako moltzoa.
Arpilera. - Maia ta orrelakoak garbitzeko oiala (Zatarra). Esku-trapu . - Eskuak txukatutzeko oiala. Aulki. - Eseritzeko zurezko jarlekuak.
Silla. - Eseritzeko sorbaldadun jarlekua.
Txixelu. - Orma-ondoko sorbaldadun alki luzea.
Irazki. - Kafea irazteko tresna.
Kafe-errota. - Kafea iotzeko tresna.
Arrailladora. - Ogia austutzeko tresna.
Talo-ola. - Talo-orea zapaltzeko ola.
Aspire . - Talo-orea egiteko kutxatxoa.
Fregadera. - Ontziak garbitzeko arrizko aska (Arraska).
Ol =(Apal). - Gauzak eukitzeko etxeko orma ta zokotan jartzen diran olak.
Sukaldean gauzarik asko eukitzeko arasaz gañera kebide-kanpaiaren ertzako ola emen ertua deritzaio izaten da egokiena.
Zapalda-armario. - Zali-erratillo ta abar eukitzeko tresna.
Goiko apaldiari zapalda deritzaio, ta beko maitxoari armario.
Mai. - Jatorduetan mai-tresnak eukitzeko ol zabala.
Bear ez danean orman batu ta lotzen da etxe geinetan.